XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ogei ta iru biga holandesak subastatu ziran, Gipuzkoa`ko basarritan jaioak danak.

Bazuten ixtimazioa.

Zer esan nai du onek? Gipuzkoa`ko basarrietan sortu litezkela beiak, Santander`era eta Dinamarka`ra billa joan gabe.

Ez luke gutxi irabaziko gure nekazariak.

Adibidez, emengo basarritarrak Santander`era zenbat diru bialdu dun, Jaungoikoak bakarrik daki.

Nere iritziz, akats bat izan zuten jaiantolatzalleak: bi eguneko lanak egun baterako jarri zituzten da gauz asko ezin ondo erten.

Bei onenak zein ziran da abar, bezperan erabaki bear zan; da, urrengo egunean, letrero orrekin jarri, jendeak lasai ikusi ta maixiatu zitzan, da garai polit batean sariak banatu.

Ez, ibili ziran bezela, arratsaldeko ordubiterdietan sariak partitu eziñik, jende asko bazkaltzera joanda ta beste asko joateko amorratzen.

Lizaso ta biok bertsoetara joanak giñan; baña ez gendun tarterik izan.

Jendea prankok, bai, galdetu zigun noiz kantatu bear gendun.

Guk zer esango genien? Bestela ere naiko lan bazala.

Orrelako txapelketak ugariago bear luteke, ta ez esne-beiarenak bakarrik, basarriko ganadu-klase danenak baizik: asto, txerri ta abar.

Tolosa ez litzake punturik txarrena izango.

Zorionak tolosar ta parte artu zenduten guztioi.

Ta aurrerako asmotan dauden basarritarrak, izan dezatela beren lanaren egitazko saria.

Billera-leku aparta beti
izandu degu Tolosa, (...).